domingo, 18 de enero de 2009

Neskak eta kirol eza



Sexuen arteko diferentziak nabariak dira gero eta gehiago kirol arloan. Baina arazo hau ez dago soilik praktikan, nahietan ere oso nabaria da, mutikoek futbola oso gustuko dute, saski baloia baita ere eta neskek, aldiz, igeriketa eta dantza nahiago dute. Nerabezarora heltzerakoan kirolaren efektu positiboak ageriagoak dira, hala eta guztiz ere, gehienak kirola egiteari uzten diote, eta portzentaje oso baxua kirola egiten jarraitzen du.

Adituenek diote hau gertatzen dela, eskoletan kirol gutxi praktikatzen delako eta gainera, astean zehar ordu gutxi ematen direla heziketa fisikoa egiten. Hauek kirol ordutegia handitu nahi dute, hiru ordu astero eginez.

Nire ustez, ordu kopuru gehiago eman behar da heziketa fisikoa egiten, eta neskak motibatu eta kirola ez ustea gomendatzea. Ariketak egingo nituzke neskek interesa handitzeko.

http://www.elperiodico.com/default.asp?idpublicacio_PK=46&idioma=CAS&idnoticia_PK=491661&idseccio_PK=1021

Hondarribiako kirol eguna



Bideo honetan hondarribiako eskola kirolaren jaia ospatzen da. Umeak kirola egiteaz gain, beste eskola batzuetako umeak edota ikasleak ezagutzeko aukera izan zuten, gainera, jarduera ugari eta desberdin egiteko aukera izan zuten: saski-baloia, giza-futbolina, esku- balioa, lasterketa, oztopoak, xakea, txirrindularitza, tenisa eta beste zenbait kirol.

Geldi leku honetara joateko, antolatzaileek garraioak kontuan izan dituzte eta beste horrenbeste zerbitzu baita ere; edari banaketa, tailerretako materiala ekipoa, musika ekipoa, segurtasuna, eta abar.
Guztiek parte hartzeko, txandaka egin zituzten jolas desberdinak.

Ondo deritzot kirol eguna ozpatzeari eta umeen beharrizanak kontuan hartzea, horrela, kirola gero eta gehiago egingo dute umeek era dibertigarri batean ikusten dutelako.

Haurrak igerian



Goiko helbide honetan ikus dezakegu nola haur txiki batek bera bakarrik uran mantentzen den. Txiki txikitatik ohitura hartzen badute, orduan oso erraz lortuko dute.
Hau guztia lortzeko lehenik eta behin nagusiak bi eskuekin ur gainean haurra mantenduko du eta pixkanaka - pixkanaka esku batekin helduko du eta gero bi eskuak kenduko ditu. Hau lortzeko lortu behar duguna da umea guztiz erlaxatua egotea. Bera bakarrik airea bilatzen egongo da, arnas dezan.

Amaren barruan egongo balira bezala gertatzen de eta horregatik ez zaie hain arraro egiten ur gainean egoteak. Ur gainean mantentzea, prozesu luzea da txiki txikitatik hasten ez bada, lehen esan dudan moduan, haurra guztiz erlaxatuta egon behar baita.
Hurrengo bideo honetan ikusiko dugu nola moldatzen diren haurrak igeri egiteko:

Psikomotrizitatea


Gaur egun psikomotrizitatea definitzea zaila gerta daiteke. Lehen sendatzeko metodo bezala erabiltzen zen. Adibidez, elbarrituekin. Edota, kirol konplementu bezala, baina ez zen kirol deitzera ailegatu. Egun, psikomotrizitatea haur txikiekin erabiltzen da, kirolak baino aurretiko bidea zabaltzeko.

Psikomotrizitatea bi zatitan banatzen da, psikikoa eta motorea. Hau da, bata psikologiaren aldetik doana eta bestea, gorputzarekiko mugimenduak aztertzen duena.

Piageten teoria aztertzen badugu, mugimenduaren bitartez inteligentzia sortzen zela dio. Psikomotrizitatearen bitartez, umearen estimulazioa bideratu egin daiteke.

Psikomotrizitateak honako helburuak ditu:

Sentsibilizazioa jorratzea erlazioak eta sentsazioak bere gorputzarekiko eta kanpoko objektuekin.

Gorputzeko mugimenduen bitartez ezagutzak garatzea

Irudikaturiko mugimenduak adieraztea baliabideak erabiltzen: sinboloak, keinuak, beste objektuen erabilpenaz edo irudimena erabiltzen

Haurrak euren gorputza noraino hel daiteken ohartzea edo konturatzea, kreazioaren bidez eta emozioen azalerapenarekin.

Auto-estima handitzea.

Segurtasuna beregan sentitzea, eta besteekin komunikatzea.

Besteenganako errespetua izatea eta euren espazioa errespetatzea.

http://www.guiainfantil.com/servicios/psicomotricidad/index.htm

Hona hemen psikomotrizitatea zer den ulertzeko bideo bat:

kirolak balioak transmititzeko bidea

Artikulu honetan, elkarrizketa bat egiten diote Antoni Petrus i Rotger, pedagogiako doktoreari, eta honek dioen bezala, garrantzitsuena ez da irabaztea baizik eta parte-hartzea. Batzutan gerta liteke, oso trebea ez den ume batek kirola egiten oso gustura sentitzen ez dena eta horrek izugarrizko arazoa irudi ahal zaio umeari, eta beste ikuspuntu batetik ikusita, arazo larria da. Umea bere ikaskideekiko baztertua sentituko da. Beharbada kirolean aritzea ez zaio gustatzen eta lagun taldetik kanpo ez gelditzearren beren kontrako nahietaz aritzea gerta liteke.

Doktore honek dio ume guztiek dutela ez irabazteko eskubidea. Irabazleak beti irabazleak badira, ez du emoziorik izango, aldiz galtzaileak, taktika berriak izan ditzakete eta buruari eragiteak du helburu, honela kontzeptu irabazlea izango da. Azken finean, “irabaztea ez da kirolariari zentzua ematen diona”

Irabaztea beti izango da pozgarria baina orduan, hementxe sartzen da hezitzailearen beste funtzio garrantzitsu bat, galtzearen pedagogia irakastea. Gainera “ Gogora dezagun gehiago direla galtzaileak irabazleak baino” esaten du Antonik.

http://www.kirolzerbitzua.net/adminkirolak/eskolakirola/docseskolakirola/n7.pdf

Ikastxeen elkarketa kirolaren inguruan



Umeak kirola praktikatu behar duten lehen momentua ikastetxetan bertan izan behar da. Hau da ikastetxe eta ikastola batzuek lortzen ari dutena, umeak kirolarekin kontaktuan egotea eta horretarako horrenbeste ekitaldi prestatu dituzte. Honela umeek kirola gero eta gehiago praktikatzea lortuko dute. Eta neskak gero eta gehiago izatea nahi dute, hazten hasten diren momentuan, neska gehienak kirola egiteari uzten diote.

Eskola hauetako koordinatzailea Josu Otzeta da eta honek helburu batzuk azaldu ditu: «Haurrek kirolean parte hartzea nahi dugu. Guretzat, lehiaketa ez da oinarrizkoa. Eskola-kirola ere lehiaketa bada ere, ez da garrantzitsuena. Haurrek jolastea eta ondo pasatzea nahi dugu». Eta : «Kirola egiteko ohitura hartzea ere garrantzitsua da. Dinamika hori bereganatzea onuragarria delako haurrentzat».

Ikastetxe hauetan futbolak garrantzia handia dauka, baina beste kirol batzuk ere pratikatu egiten dira, saskibaloia, gimnasia erritmikoa eta judoa adibidez.
Begiraleak direla eta, entrenatzaile onak izatea kontuan hartzen da, honi garrantzia handia ematen zaio, beti esan ohi da gimnasiako irakasleak ez dela tituludunak izan behar, baina pertsona egokiak aukeratzen dira. Entrenamenduak ez dira oso gogorrak, astean bi ordu jokatzen baita.

Eragin positiboa izan duenez proposatutako ekintza honek, kirol gehiago sartzekotan daude, hala nola, patinetako hockeya sartu nahi dute. Ikasleak motibatzeko ariketa oso praktikoa da hau eta koordinatzaileak esaten duen moduan, «ikasle gehienek egiten dute eskola-kirola».

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/Mugi/Mugi42/07

Kirol lehiakorra umeetan. Dibertimendua edo arriskua?



Mila miloi umek munduan zehar, kirola egiten dute. Jakin badakigu kirolak umeengan efektu positiboak izan ditzakeela, bai fisikoaren aldetik eta bai psikologia aldetik ere. Sozializazioa eragiten du, laguntasuna, elkarlana, eta beste horrenbeste faktore. Baina batzutan gerta litzake, umeak ahal duen baino askoz gehiago eskatzea, eta hori gertatzen da lehiaketetan aritzen diren umeetan. Haien haurtzaroa galtzen dute lehiaketetetan aritzeko eta familian eta lagunekin egotea zer den ahazten dute.

Elitean aritzen diren umeak, gehienetan lagunik gabeko mundu batean sartzen dira eta nagusiek inposatutako arauak bete egin behar dituzte. Independenteak izateko momentu eskasak dituzte eta sormena gutxi lantzen dute.

Sei edo zazpi urte baino txikiago diren umeek, ez dakite lehiaketa eta entretenimendua bereizten. Bederatzi urte baino gutxiago dituzten umeek ez dakite esfortzua eta gaitasunen artean bereizten, hori dela eta, irabaztea esfortzuaren bitartez lortzen dela uste dute eta lehiaketa galtzeak, gehiagotan saiatu ez izanaren eragina dela uste dute.
Umea arriskuan dago, nagusiek haien inposaketak egiten dutenean, egokitasuna egin ezean. Hau da, umeen baloreak, pertzepzioak eta eskaintza fisikoak eta mentalak.


http://www.oei.es/noticias/spip.php?article3250